Noiz bukatzen da armairua?

Gaurko egunez ikusi du argia 2018ko udan hasitako prozesu baten azken fruituak. Gaur aurkeztu dugu Hernaniko Udaleko Berdintasun Arlotik egindako eskaritik sortutako Hernaniko azken 50 urteetako LGBT memoria ariketa liburu formatuan. Liburuak, Hernaniko hainbat sexu disidenteei egindako elkarrizketak baliatuz, herriko azken 50 urteetako LGBT memoria ariketa bat izateko intentzioa dauka. Read more…

EZINeGONA

Ezinegona. Horixe bera eragin zuen Mikelek, eskolara gona jantzita joan zen 15 urteko mutil bilbotarrak, bere eskola propioan. Hau da, gona eramatearen ezintasuna sustatzen dutenei ezinegona. Eta, hain zuzen ere, horretan datza genero-arauak zalantzan jartzea, deserosoa izatean eta normaltasuna arautzen duten pertsona zein erakunde guztiei erraiak mugiaraztean, normaltasuna bera eta Read more…

ERALDAKETA

Bi urte dira Hiruki Larroxa Kolektiboa sortu eta bidea urratzen hasi zela. Bidean, asko eta asko dira ezagutu, bultzatu eta sortu ditugun proiektuak; txikitik eta xumetik eragiten saiatu garen esparruak, dela ekintzailetzan, dela jendarte eraldaketarako proiektu propioak sortzen eta garatzen. Hasiera batean, gu, maritxu moduan, eguneroko kaiola hertsatzaile eta zapaltzailea Read more…