Gaur egungo jendarte ereduan inposatzen den kultura dominanteak indibidualismorantz eraman gaitu eta garamatza. Ondorioz, taldean edo kolektibotasunean bizitzeko zailtasunak sortu zaizkigu eta askotan interdependentziaren ideiari ez diogu lekurik egiten. Gatazkei taldean heltzea, behar kolektibo erreparatzea, talde bisioaren eraikuntza kolektiboa, taldean emozioen kudeaketa edota zaintza kolektiboa bezalakoetan begirada jarri eta eraldaketa prozesuei lekua eman beharrean gaude. Kolektibotasunean ematen diren prozesuen bidelaguntzan sinisten dugu, taldearen jakituria azaleratze aldera.

Taldeek berezkoa daukaten jakituria hori azaleratzeko eta talde-kultura eraldatzeko, Fazilitazioa edo Talde Prozesuen Bidelaguntza (taldearen funtzionamendu eraginkor eta gogobetegarri baterako, pertsonen, prozesuen eta helburuen arteko oreka zainduaz, tresna, gaitasun eta tekniken multzoa) eskaintzen dugu.

ZERTAN ARITU GARA?

  • Talde kohesioa eta izaera indartzeko prozesuak
  • Gatazken kudeaketa formazioa
  • KoopFabrika-n ESE proiektu berrien bidelaguntza.
  • Espazio Lunarra proiektuan talde giro eta izaera indartzeko prozesua
  • Irule Abokatuekin talde antolakuntza garapen positiborako lan-saioak

ZER ESKAINTZEN DUGU?

  • Talde kohesioa eta izaera indartzeko prozesuak
  • Gatazken eta emozioen kudeaketa prozesuak
  • Taldearen bisioa, misioa eta helburuak (bir)definitzeko prozesuak
  • Erabakiak hartzeko prozesuak
  • Bileren eraginkortasuna hobetzea
  • Batzarren dinamizazioa
  • Taldean ematen ari diren aldaketa edo egoeren arakatze kolektiboak
  • Talde antolakuntza diagnostikoak
  • Talde antolakuntza garapen positiboak