Ibai Fresnedo
HIRUKIDEA

Portugaletetar hernaniartua naiz, jendarte eta kulturaren dinamizazio kritikoaren, hezkuntza herritarraren eta transfeminismoaren oinarriekin hazi den xaxatzailea. Nire ibilbidean pedagogia feministak, sexualitatea, indarkeria sexistaren prebentzioa, gizonen desboteretzea eta esku-hartze sozio-politikoa izan ditut ardatz nagusi. Hortaz, eguneroko zapalkuntzak, dogmak eta arau hertsatzaileak, herri mugimenduetatik zein instituzioetatik iraultzen saiatzen den ameslari pragmatikoa naiz. Noizbehinka, kulturgintzan eta hedabideetan titiriteroa ere.

Zergatik isiltzen gara gorputza poesiaz beterik dugunean?” (Zea mays)


Egoitz A. Albeniz
HIRUKIDEA

Eguneroko txikian eraginez omen dator eraldaketa. Eta horretan ibili naiz Hernanin sortu nintzenetik orain dela 32 urte. Denbora guzti honetan, inguruak hankazgoratzen saiatu naiz bizitza bizigarriak sortu nahian. Formakuntzaz hezkidetzan aditua eta Antropologia ikasketak amaitzen ari naiz; bide zidor honek, pedagogia feministetan, maskulinitateen deseraikuntzan, talde prozesuen bidelaguntzan zein LGBTI+ gaietan proiektu desberdin eta anitzak garatzera eraman nau tailer, formakuntza, ikerketa zein aholkularitzaren alorretan. Baina herri mugimenduetan (Sexu askapen mugimendua, transfeminismoa, euskara, kultura, aisialdia…) ikusi, entzun, ikasi, bizi eta hausnartutakoek eman didate ekiteko ikuspegia.

Aurrean biderik ez da, norberak egina ez bada” (Anari)

Joseba Gabilondo Marques
HIRUKIDEA

Lekeitioko eta Eskoriatzako uretatik nator. Ikasketak informatika eta Gizarte Heziketa munduan egiteaz gain, herrigintzatik ere asko ikasi eta hazitakoa; gazte mugimendua, euskalgintza, ekologismoa, feminismoa eta sexu-askapen mugimendua izan dira niretzat ikaspen iturri emankorrak. Ikaspen horietatik, gaur egungo jendarte ereduan ematen diren zapalkuntzak iraultzeko teoria eta praktikak garatu eta hedatzeko beharra sortu zitzaidan. IIFACe-n Talde Prozesuen Bidelaguntzan edo Fazilitazioan ere formatu naiz eta bertan ikasi dut jakituria kolektiboan daudela eraldaketarako gakoak eta eraldaketa kolektibotik etorriko dela. Momentu honetan “Trabajo de Procesos” ikasten Intituto Trabajo de Procesos-en.

Zuzena ez dabil ondo, okerrak ondo bagabiltza” (DUT)