Pedagogia feministak (orain arte hezkidetza deiturikoa) boterearen eta zapalkuntzen inguruko identifikazioan eta kontzientzian arreta jartzea planteatzen digu. Baita jendartean ezarritako mundu ulerkera edo eredu zaharrak eta hezkuntzaren oinarriak, balioak, diskurtsoak, edukiak, metodologiak eta praktikak osotasunean zalantzan jartzea eta iraultzea ere. Finean, jendartearen eraldaketarako, hezkuntza bera askatzailea eta kritikoa den pedagogiaz zipriztintzea bilatzen baitugu.

ZERTAN ARITU GARA?

  • Ikastetxeetako Hezkidetza diagnostikoak
  • Hezkidetza hezkuntza ez-formalean hezitzaileentzat formazioa
  • Haurreskoletako hezitzaileentzat hezkidetza formazioak
  • Hezkuntza ez-formalean ematen diren eraso matxisten aurkako protokoloa
  • Norberaren intersekzioak identifikatu eta pribilegioen/zapalkuntzen kontzientzia hartzetik botere harremanen asimetrien lanketa tailerra Hezkidetza eta Pedagogia Feministen kongresuan
  • Zisheteroaraua eta genero eraikuntza ikastetxean ponentzia UEUko 49. udako ikastaroetan

ZER ESKAINTZEN DUGU?

  • Ikastetxeetako Hezkidetza diagnostikoak
  • Pedagogia feministen lanketa ikastetxeetan
  • Pornografia: sexu-hezkuntzatik iraultzen
  • Zapalkuntza anizkoitzak ulertu, identifikatu eta esku-hartu